Bai Euskarari ziurtagiria dutenentzako laguntza

Aurten ere mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateentzako dirulaguntza ematea onartu du. Hala erabaki zuen Batzorde Erabakitzaileak 2021/07/14an egindako bileran.

Dirulaguntza jaso nahi duten entitateek urriaren 30era arteko epea izanen dute honako dokumentazioa mankomunitateari aurkezteko:

  • Eskaera orria behar den bezala beteta (eransten den ereduari jarraituta)
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteari 2020an ordaindutako faktura eta ordaindu izanaren agiria.
  • IFZ (NIF) txartelaren kopia.

Eskaera orria – Bai Euskarari 2020

Gainerako xehetasunak deialdian kontsulta daitezke:

Deialdia Bai Euskarari 2020