Solaslagun: zurekin euskaraz egin nahi dugu!

Gaur egun 7.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan. 

Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak).
Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau!
Hauxe da solaslagunen mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu!
Irailean zabalduko da Solaslagunen izena emateko kanpaina. Mintzapraktika egitasmoei buruzko hainbat informazio interesgarri www.mintzalaguna.eus webgunean dago eskura.

Solaslagunen dinamizatzaile bila

Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan egitasmoa dinamizatuko duen langile bila ari dira. Lanaldi erdiko lana da, irailetik aitzinera hasteko.  Curriculumak mintzalaguna@topagunea.eus helbidera bidali behar dira, abuztuaren 31 baino lehen. Informazio gehiago hemen.