Udaleku irekietarako izen ematea maiatzaren 22tik aitzinera

Mankomunitateak prest ditu 2017ko udaleku irekiak. Informazio xehea ematen duten esku orriak egunotan banatuko dira ikastetxeetan eta bertze hainbat tokitan, eta ondotik izen ematea hasiko da. Hain zuzen ere maiatzaren 22tik ekainaren 2ra arteko epea izenan da neska-mutikoak udalekuetan izen emateko epea.

Aurten udalekuak uztailaren 3tik 28ra izanen dira Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin. Lesakan, aldiz, uztailaren 17an hasiko dira eta abuztuaren 11ra arte izanen dira. Ohi bezala, udalekuak 3-12 urte bitarteko haurrentzat izanen dira, aurtengo kasuan 2005-2013 bitartean jaiotakoentzat.

Aurten ere udalekuetan hamabortzaldika nahiz lau asteetarako izen eman ahal izanen da, eta horren arabera izanen dira matrikulen prezioak ere. Ohikoa denez, zailtasun ekonomikoak dituztenek matrikularen % 50 bakarrik ordainduko dute, betiere horretarako baldintzak betetzen badituzte. Egoera horretan daudenek Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dute.

Informazio xeheagoa: