Bai Euskarari Akordioa
Ekimenak 1998an izan zuen hastapena. Lehendabiziko sinatze ekitaldian 22 gizarte eragilek egin zuten bat Bai Euskarari Akordiorekin, baita aurrerantzean sustatzaile izateko prestutasuna agertu ere.
Orain arte, 1335 gizarte eragilek egin dute bat Bai Euskarari Akordioarekin.
Bai Euskarari Akordioa Herrietan
Kontseiluak herri mailako konpromiso prozesu bat abiatzea erabaki zuen, tokian tokiko udalekin eta euskalgintzarekin batera. Kontseiluak herriei marko orokorra eskaintzen dire, eredu malgu eta egokitzeko modukoa, eta gainerako herri zein eskualdetan abain diren egitasmoekiko koherentzia zaintzen du.
Bai Euskarari Ziurtagiria
Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararekiko konpromisoa adierazten diote gizarte osoari.
Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen du Kontseiluak. Honela, hauen ahalegina aitortu eta aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.