Etxepare Literatur Sariak

Nafarroako euskara zerbitzuek, haurrentzako album ilustratuak sortzeko lehiaketa antolatzen dute urtero; bertan, irudi eta testu laburren bitartez haurrentzako istorio bat kontatuko du. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.

Lana aurkezteko Epea

2010eko Azaroaren 30ean arratsaldeko 15:00etan

Lanak bidaltzeko helbidea

“Etxepare Saria”, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza

Aurkeztu beharreko datuak:

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak:izen abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen biografia

Epaimahaiaren erabakia

2011ko martxoaren 31

Saria

bakarra izanen da, 6000 eurokoa

Lanaren formatua

Lanak ez dira 20 cm x 21 cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 6 ale aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da eta besteak horren koloretako fotokopiak. Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.

Informazio gehiago

icon Oinarrien Diptikoa

Etxepare Literatur Saria web orria: www.etxeparesaria.net