Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia

Ekainaren 6an, iluntzeko zortzietan, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko ditugu Berako Kultur Etxean. 2004an abiatu genuen proiektu hau Bortzirietan eta ordutik 100dik goiti dira Ziurtagiria duten entitateak. Hasieratik konpromisoak hartu eta bete dituztenek Ziurtagiriaren urteroko berritzea eginen dute, eta ziurtagiridun berriak ere izanen ditugu. Animatu eta etorri!