Euskara zerbitzuaren egutegiak

Azken urteetan, egutegiak ateratzen ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak iparraldeko gainerako zerbitzuekin batean, eta aurten ere hala egin du helburu bikoitzarekin: lan munduko euskaldunak sentiberatzea, euskara egunerokoan erabil dezaten, eta euskara zerbitzuak herritarrari ezagutaraztea.
Bortzirietan, mahaiko egutegiak eta eskuko egutegiak banatu dira. Biek ere lelo banarekin. Mahaiko egutegiko lelo ezagunak zuzenean egiten dio langileari erreferentzia: ‘Lan eta bizi euskaraz!’. Eta eskuko egutegiko leloa Joxe Migel Barandiaranena da: ‘Guk ez dugu eskatzen baztertzeko, eta are gutxiago mozteko, beste lorerik, geure bizirik uzteko baizik’. Barandiaranen hitz goxoak borondate onez erranak.