ZORIONAK ETA MILA-MILA ESKER!!

Igandean Beran aurreikuspen guztiak gainditu genituen. Mankomunitatearen logotipoa osatzeko 400 lagun biltzeko deia egin genuen, eta azkenean 750 lagun elkartu ginen! Matzadatik Altzaterainoko martxa ere jendetsua bezain alaia izan zen, eta, zer erranik ez, Altzateko ekitaldia, une hunkigarriak eman zizkiguna. Bazkariko aurreikuspenak ere erabat bete ziren: ia 300 lagun elkartu ginen. Horrek arratsaldeko giro beroa bermatu zuen: kantu saio ederra egin genuen, baita dantza saioa ere.

Eskerrak eman behar dizkizuegu denoi, eta, bereziki, egun horretan kantatzen, musika tresnak jotzen, dantzatzen eta antolaketan laguntzen aritu zineten guztioi.

Bortzirietako euskaltzaleek erantzun ezin hobea eman diozue euskara batzordeek egindako deiari. Euskara Mankomunitatearen 20. urteurrena ospatzeaz gainera, etorkizunean ere mankomunitatea euskara normalizatzeko tresna eraginkorra dela aldarrikatzeko bildu ginen Beran. Eta mezu hori hagitz argi gelditu da.

Egun handiaren argazkiak eta bideoa ondorengo lotura hauetan:

http://www.flickr.com/photos/txoperena/collections/72157625319184326/

http://www.flickr.com/photos/55249797@N02/sets/72157625317703398/

http://www.youtube.com/watch?v=J3eJScBmw1s