JAIME ITURRIA MITXELENA BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEKO LEHENDAKARI BERRIA

Joan den uztailaren 27an egin zen Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzailearen legegintzaldiko lehenbiziko bilera. Lehenagotik osatu zituzten herri bakoitzeko udalbatzak, baita euskara mankomunitateko ordezkariak aukeratu ere. Mankomunitateko erabaki organoa zazpi ordezkarik osatzen dute, bina Bera eta Lesakakoak, eta bana Arantza, Etxalar eta Igantzikoak. Lehenbiziko bilera hartan, estatutuek agintzen dutenari jarraiki, Arantzako ordezkaria izendatu zuten Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Lehendakari: Jaime Iturria Mitxelena.

Harez gain, honako ordezkari hauek osatzen dute Batzorde Erabakitzailea: Jon Abril Olaetxea eta Garaxi Taberna Telletxea Beratik, Miguel Mari Irigoien Sanzberro Etxalartik, Lourdes Ibarluzea Irureta Igantzitik, eta Ainara Flores Compains eta Izaro Mitxelena Rekondo Lesakatik.

Baina ez dira soilik ordezkari politikoak aldatu. Uztailaz geroztik, euskara mankomunitateak idazkari berria du: Jon Etxague Goia.