BAI EUSKARARI ZOZKETA: ZENBAKI SARITUAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du. Guztira 10.000 boleto prestatu ditugu, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 4an, 12:00etan, Arantzako herriko etxean eta udal idazkariaren aitzinean zozketa egin da, eta zenbaki saridunak atera dira.

Lehenbiziko zenbaki saritua 3.837 izan da, eta Gure Arrano elkarteak (Lesaka) banatu du. Saria bertako produktuen saskia da, Igantziko Okila zurgindegiak eskainia.

Bigarren zenbaki saritua 4.838 izan da, eta Iñaki janari dendak (Lesaka) banatu du bere bezeroen artean. Saria Berako Ugaldea aholkularitzak eman du, bi lagunendako menua Zalain jatetxean, hain zuzen ere.

Saridunek urtarrilaren 11ra bitarteko epea dute mankomunitatearekin harremanetan jartzeko. Horretarako nahikoa da telefonoz deitzea, goizetan, 948634125 zenbakira. Epe horretan ez balira zenbaki saridunak agertuko, sariak eman gabe geldituko lirateke.