BORTZIRIETAKO AHOZKO ONDAREAREN AURKEZPENA

Bortzirietako Ahozko Ondarea aurkeztu genuen abenduaren 19an Beran. Aurkezpenean lanaren egileek parte hartu zuten. Batetik Euskokultur Fundazioko ordezkariak zeuden, baita Jaime Iturria Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria ere, eta, nola ez, Maite Lakar lanaren egilea ere bertan izan zen.

Jende aunitz etorri zen aurkezpenera eta eskertzekoa da. Eskertzekoa batez ere grabazioetan parte hartu duten lekukoen eta haien familien parte hartzea.

Ekitaldian lan honetan egindako grabazioen laburpen bat ikusi ahal izan zen, ordu erdiko bideo batean; grabazio guztien zatitxo bat biltzen zuen bideoak. Lanaren nondik norakoak ezagutu ahal izateko balio izan zuen.

Bukaeran, lan honetan parte hartu duten 50 lekukoek beren testigantza biltzen duen DVDa hartu zuten.