Etxalarko Euskara Batzordeak kultur ekitaldiak antolatzen ditu urtero. Uda hasieran zine emanaldia antolatu genuen, eta Mugaldekoak filma izan genuen ikusgai frontoian. Abuztuan organo kontzertuaren antolaketan parte hartu genuen, eta, udazken honetarako, baditugu zenbait ekitaldi aurreikusiak. Lehenbizikoa larunbat honetan izanen da; Rosa Arburuak solasaldia eskainiko du gaueko lanari buruz, 19:00etan, Kultur Etxean. Hurrengo ekitaldia urriaren 19an izanen da, larunbatarekin, 19:30ean, Kultur Etxean betiere. Eguzkilore antzezlana taularatuko du Tik-tak taldeak.