EUSKARAREN KATE HAUTSIAK. HIZKUNTZA ZAPALKUNTZAREN MEMORIA LIBURUAREN AURKEZPENA LESAKAN

Heldu den ortzegunean, urtarrilak 23, arratsaldeko 19:00etan, Euskararen kate hautsiak, Hizkuntza zapalkuntzaren memoria liburuaren aurkezpena izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Zumarra aretoan. Hizlaria Dabid Anaut izanen da.

Pasa den urtearen bukaeran Euskal Memoria fundazioak bere azken lan monografikoa aurkeztu du. Euskararen kate hautsiak, Hizkuntza zapalkuntzaren memoria du izenburu, eta Dabid Anautek idatzi du.

Liburuak euskarak jasan duen zapalkuntzaren memoria du ardatz, eta euskararen kontrako errepresioaren kronika biltzen du, hainbat datu eta ehundaka herritarren testigantza emanez. Horrez gain, euskararen kateari eusteko Euskal Herrian sorturiko mugimenduaren argazki zabala eskaintzen du.

Lesakan eginen den aurkezpenean, Dabid Anaut egileak berak zapalkuntza horren nondik norakoak laburbilduko ditu. Aurkezpenean lagun izanen ditu Pello Apezetxea (liburuan kolaborazio bat idatzi baitu) eta Kontxi Erro (liburuan elkarrizketatua izan da). Liburuan agertzen diren zenbait bortziritarren testigantzak ere emanen dira.

Argitalpenari buruzko informazio gehiago