Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu urtero, eta horietan hainbat begiralek egiten dute lan. Mankomunitateak lan poltsa osatuko du udaleku horietan aritu behar diren begiraleak kontratatu ahal izateko. Izen ematea 2015eko maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen egin behar da, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko bulegoan. Erantsita doan dokumentuan xehetasun guztiak daude.
Merezimenduen balorazioa eta azterketaren emaitza kontuan hartuta, hauxe da begiraleen lan poltsako azken akta: Merezimenduen eta proben emaitzen azken akta
Euskara probaren akta: Euskara probaren akta
Erreklamazioak egiteko edo dokumentazioa osatzeko epea bukatuta, hauxe da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda: Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hauxe da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda: Onartuak eta baztertuak
Begiraleen lan poltsa 2015eko deialdia
Eskaera orria: