OSASUN KANPAINARI BURUZKO SINADUREN ERANTZUNA IRITSI DA OSASUNBIDEATIK

Mediku eta Pediatra euskalduna eskatuz 536 herritarrek sinatutako eskaera orriei erantzuna eman dio Osasunbideak. Sinadura haiek denak batera aurkeztu behar izan zituen Mankomunitateko Lehendakariak, Ander Almandozek, bere izenean egindako instantzia orokor bat betez, Nafarroako Gobernuko Zuzendariordetzak hala aginduta. Instantzia horri erantsita joan ziren 536 eskaera orriak. Egindako eskaerari erantzun dio orain Osasunbideak, baina herritar bakoitzari bere erantzuna idatzi ordez, erantzun bakarra bidali du, instantzia bete zuen Ander Almandoz lehendakariaren izenean etorri dena.

Sinadura eman zuten herritar guztiek erantzuna irakurtzeko eskubidea dutelako hona hemen dokumentua erantsita. Antonio Lopez Andres zuzendariordetza buruak idatzitako testua da, osorik irakurri nahi duenak hementxe du.

icon Osasunbidearen erantzuna