XALDUN KORTIN IKASTAROA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Etxalarko Guraso Elkartearekin elkarlanean, Xaldun Kortin. Jolastu gurekin! ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Etxalarko eskolan izanen da, maiatzaren 11n eta 18an, 5:00etatik 7:00ak arte. Ikastaro hau izen bereko materialean oinarritzen da. Material horretan garai batean gaur egungo aitatxi-amatxiek beren etxeetan umeekin erabili izan zituzten kantuak, jolasak, ipuinak, hizkera… biltzen dira, eta hiru euskarritan ikus daiteke: liburuan, CDan eta DVDan.

Ikastaroa aproposa da batez ere 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat, baita haur horiekin lan egiten duten profesionalentzat ere (begiraleak, irakasleak…). Ikastaroa Dindaia Fundazioak emanen du. Ikastarora haurrak eramaten ahal dira. Zati batean haurrak begiraleak zainduta egonen dira, gurasoak ikastaroan diren bitartean, eta bukaeran haur eta gurasoak elkartuko dira, ikasitako jolas eta kantuak praktikatzeko.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea. Horretarako mankomunitatera deitu behar da (948 63 41 25) edo e-mail bat bidali (euskara@bortziriak.eus), maiatzaren 10a baino lehen. Matrikula 10 eurokoa da. Parte hartzaile guztiek Xaldun Kortin. Jolastu gurekin! materiala jasoko dute.