Euskal Herri osoan arrakasta handia izan duen Mintzodromoa gurera ekarri dute lehen aldiz Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak. Irailaren 18an izanen da, ortziralarekin, 18:30etik aurrera, Beralandetan (Bera). Euskaltegietako matrikulazio-kanpainaren barruan kokatzen da Mintzodromoa, eta euskara ikasten ari diren edo euskaraz solasteko aukera nahikorik ez duten bortziritarrei eskainia dago. Patxi Castillo aurkezle beratarraren esanetara jardungo dira parte-hartzaileak, lauko taldetan eserita, aurrez emandako gai ezberdinen gainean solasean. Gonbidatu bereziak ere izanen ditugu gure artean: Estitxu Pinatxo abeslari beratarra eta Estitxu Fernandez kazetari lesakarra.
Mintzodromoa bukatu ondoren, monologo umoretsua eskainiko du Unai Ormaetxea gazte andoaindarrak. 20:00etan bukatuko da ekitaldia, eta parte hartzaileei pintxopoterako bale bana emango zaie, Berako ostatuetan zerbait hartzeko.
Izena emateko deitu 948 634 125 telefonora edo idatzi mezu bat euskara@bortziriak.eus helbidera. Izena emateko beharrezko datuak: izen-abizenak, herria eta telefono zenbakia.