XALDUN KORTIN IKASTAROA ARANTZAN

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Arantzako Euskara Batzordeak, Xaldun Kortin. Jolastu gurekin! ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Arantzako Herri Eskolan izanen da, urriaren 28an, 16:30etik 18:30ak arte. Ikastaro hau izen bereko materialean oinarritzen da. Material horretan garai batean gaur egungo aitatxi-amatxiek beren etxeetan umeekin erabili izan zituzten kantuak, jolasak, ipuinak, hizkera… biltzen dira, eta hiru euskarritan ikus daiteke: liburuan, CDan eta DVDan.

Ikastaro aproposa da batez ere 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat, baita haur horiekin lan egiten duten profesionalentzat ere (begiraleak, irakasleak…). Ikastaroa Dindaia Fundazioak emanen du. Ikastarora haurrak eramaten ahal dira, haurtzaindegi zerbitzua izanen baita. Zati batean haurrak begiraleak zainduta egonen dira, gurasoak ikastaroan diren bitartean, eta bukaeran haur eta gurasoak elkartuko dira, ikasitako jolas eta kantuak praktikatzeko.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea. Horretarako mankomunitatera deitu behar da (948 63 41 25) edo e-mail bat bidali (euskara@bortziriak.eus), urriaren 27a baino lehen. Matrikula 10 eurokoa da. Matrikularen ordainketa transferentzia bidez egin honako bi kontu hauetako batera: La Caixa (ES56 2100 5382 3822 0002 3257) edo Laboral Kutxa (ES36 3035 0135 9113 5001 3416). Parte hartzaile guztiek Xaldun Kortin. Jolastu gurekin! materiala jasoko dute.