ERRIGORA KANPAINA MARTXAN: ESKATU ZURE SASKIA!

Martxan da berriz ere Errigora kanpaina, Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren eskutik. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dute, 50 euroren truke. Kanpaina honekin, Nafarroako hegoaldeko produktuen kontsumoa bultzatzeaz gainera, irabazien % 25 hango euskalgintzaren proiektuetara bideratuko da.

Saskia eskatzeko epea zabalik dago, azaroaren 8ra arte. Bortzirietan saskia honako toki hauetan eskatzen ahal da:

– Arantzan: Herriko Etxean
– Beran: Amaleun arraindegian, Botxo ostatuan, Errekalde ostatuan, Kataku ostatuan, Labiaga Ikastolan.
– Etxalarren: Herriko Okindegian
– Igantzin: Herriko Etxean
– Lesakan: Arrano ostatuan, Mendegia harategian, Izarra okindegian, Tantirumairu Ikastolan.

Eskaera on line egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, klikatu lotura honetan. Kanpainaren bideoa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.