Azaroaren 27ko Osoko Bilkuran, Lesakako Udal Gobernuak bertan behera utzi zuen indarrean zegoen Euskara Plana. Lesakako Euskara Batzordeak larritzat jo zuen Lesakako Udalaren erabakia, eta herritarren artean ezagutza falta handia egon daitekeela ikusita, Lesakako Euskara Plana zer zen eta zertarako balio zuen publikoki azaltzea erabaki du.
Aurkezpena ortziral honetan izanen da, abenduak 18, 18:30ean, Lesakako Matxinbeltzenea eraikinean, eta ordu erdi inguru iraunen du. Ondoren, galderak egin ahalko dituzte bertaratzen direnek. Lesakako Euskara Batzordeak deialdia luzatzen die Lesakako euskaltzale guztiei, baita erabaki honek zer ondorio izan dezakeen jakin nahi duen edozeini ere.