Udaleku irekiak Bortzirietan

weberakoMaiatzaren 16an irekiko da Bortzirietako 2016ko udalekuetan izen emateko epea, eta maiatzaren 27ra arte zabalik izanen da. Izen ematea telefonoz (948 634 125, 9:00etatik 13:00ak arte) edo internetez (www.bortziriak.eus) egiten ahal da.

Datak eta tokiak

Arantzan, Beran eta Etxalarren udalekuak uztailaren 4tik 29ra izanen dira, eta Igantzin eta Lesakan uztailaren 12tik abuztuaren 5era bitartean. Kasu guztietan goizeko 10:00etatik 13:00etara izanen dira.

Udalekuetan hamabortzaldi baterako edo hilabete osorako izen emateko aukera dago.

Arantzako kasuan udalekuak herriko eskolan izanen dira, Beran Ricardo Baroja eskolan, Etxalarren eskola ttikian, Igantzin ziberrean eta Lesakan Irain eskolan. Toki horietara eraman behar dira haurrak egunero, eta handik jaso eguerdian.

Prezioak

Udalekuetan izen emateko prezioak iazko berdinak dira:

Lau aste Bi aste
Ume bat 90 € 50 €
Bi anai-arreba 150 € 80 €
Hiru anai-arreba 180 € 90 €

 

Horrez gain, zailtasun ekonomikoak dituzten familiek matrikularen %50 ordainduko dute. Baina horretarako Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera (948 635 036) jo behar dute, bertan beharraren balorazioa eginen baitute.

Oharrak

  • Udalekuetan parte hartu ahalko dute 2004 eta 2012 urteen bitartean jaiotako haurrek.
  • Hasierako izen ematea behin-behinekoa izanen da. Epea bukatu ondotik eskatzaile guztien artean zozketa eginen da, eta ondoren familia guztiei erranen zaie plazarik baduten edo ez.
  • Herri bakoitzean taldea sortzeko beharrezkoa da gutxienez 8 haurrek izen ematea.
  • Udalekuetan onartuak izateko lehentasuna izanen dute Bortzirietan erroldatuak eta bertako ikastetxeetan (D eta B ereduetan) matrikulatuak dauden neska-mutikoek.
  • Behar bereziak dituzten haurren familiek medikuaren edo ikastetxearen txostena aurkeztu behar dute mankomunitatean.
  • Lehenbiziko egunean osasun txartelaren fotokopia eramanen dute.
  • Egunero hamaiketakoa eramanen dute.
  • Ordainketa bankuko transferentzia bidez eginen da, mankomunitateak plaza konfirmatu ondotik eta betiere ekainaren 13a baino lehen. Transferentziaren kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarri behar dira. Bi entitate hauetako batean ordain daiteke:
    • Caixabank: ES56 2100 5382 3822 0002 3257
    • Laboral Kutxa: ES36 3035 0135 9113 5001 3416

Izen ematea