Solaslagunaren ikasturte bukaerako besta

2015-16 ikasturtean hamaika jarduera antolatu eta dinamizatu ditu Solaslagunak Baztan, Malerreka eta Bortzirietan: mintza-praktikak urte osoan zehar herri desberdinetan, Euskalkide Beran eta Elizondon, hitanolagun hika praktikatzeko, Atarrabiko Mintza Eguna, irteerak mendira, Sagardotegira…

Udan atseden hartuko du egitasmoak, heldu den ikasturtean are indartsuago itzultzeko. Denboraldi arrakastatsu hau behar bezala ixteko, AGURRA antolatu du Solaslagunak Amaiurren. Ekainaren 25ean izanen da, eta egitarau dotorea prestatu dute ospatzeko.

ANIMATU!

Agurra Amaiurren_001