Aisialdiko begiraleen lan poltsa eguneratua

2016ko martxoaren 8an, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia onartu zuen. Deialdi horren 9. puntuan lan poltsako zerrendaren funtzionamendua zehazten da, eta honakoa aipatzen da:

” Udalekuak bukatu ondotik bertan lan egin duten begirale guztiei bosna puntu gehituko zaizkie, eta zerrendaren ordena berrikusiko da, etorkizuneko kontratazioetarako. Betiere bost puntu gehituko zaizkie udalekuek iraun duten denbora osoan kontratatuak egon badira; denbora gutxiago eman badute lanean, puntuazioa modu proportzionalean gehituko zaie.”

Hori kontuan harturik, 2015eko eta 2016eko lan poltsak eguneratu egin dira.

2015eko eta 2016ko lan poltsen eguneraketa