Euskaraz gara

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta egunotan hainbat adierazpen irakurtzeko aukera dago, bateko edo bertzeko instituzioek eginak, edo euskalgintzako eragileek sinatuak. Bortzirietako eskualdea arnasgunea den aldetik eta Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi UEMAko kide izanik, erakunde horrek argitaratutako idatziarekin bat egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak.