Sakelako egutegiak banatu ditugu

Egutegiak. AzalaUrtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sakelako egutegiak banatu ditu eskualdeko ikastetxeetan, udaletxeetan, osasun zentroetan, liburutegietan, batzordeetan… Aurten Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuekin batera prestatu du egutegia. Barrenean 2017 eta 2018ko egutegiak dakartza, kontrazalean Bortzirietako telefono interesgarrien zerrenda, eta azalean Nelson Mandelaren irudia, eta hark egindako aipamen ezaguna: “Norbaiti ulertzen duen hizkuntzan hitz egiten badiozu, mezua burura doakio. Bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, bihotzera heltzen zaio”.