Bai Euskarari zozketa: zenbaki sarituak

Bortziriak_saridunakMankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileen lana saritzeko asmoarekin, zozketa bat antolatzen du urtero. Ziurtagiria duten Bortzirietako eragileek 6.000 boleto banatu dituzte haien bazkide eta bezeroen artean. Zozketa, urtarrilaren 9an, goizeko 9:00etan, Arantzako Herriko Etxean eta idazkariaren aitzinean egin dugu eta zenbaki sarituak honakoak izan dira.

Lehen zenbaki saritua 0208 izan da; boleto hori duenarentzat izanen da Etxalarko Herriko Ostatuak eskainitako bi lagunentzako otordua. Boletoa Arantzako Blanka ile-apaindegian banatu dute.

Bigarren zenbaki saritua 4.888 izan da. Boleto hori duenarentzat izanen da Ibai-Ondo janari dendak eskainitako Nafarroako produktuekin osatutako saski bat. Kasu honetan boletoa Lesakako Arrano Elkartean banatu dute.

Saridunek 2017ko otsailaren 16ra arteko epea izanen dute boletoarekin mankomunitatera jotzeko (948 634 125). Egun horretarako ez badira zenbaki sarituak agertzen, sariak eman gabe geldituko dira.