Bai euskarari zozketako saritua

Bai Euskarari ziurtagiridunen zozketako zenbaki saridunak aurkezteko epea agortuta, saridun bat agertu da: Imanol Txoperena lesakarrak Lesakako Ibai-Ondo janari dendak eskainitako saskia jaso du; boletoa Lesakako Arrano elkarteak banatu zuen. Bertze saria, berriz, Arantzako Blanka ile-apaindegiak banatutakoa, Etxalarko herriko ostatuak eskainitako bi lagunentzako otordua alegia, eman gabe gelditu da, zenbaki sariduna ez baita agertu. Zorionak saridunari eta on egin!