Solaslagunak sagardotegira

Baztan, Bortziri eta Malerrekako solaslagunek, Iruñerriko eta Izarbeibarreko mintzakideekin batera sagardotegia antolatu dute Lesakan, heldu den martxoaren 11n, larunbatarekin, Linddurrenbordan. Euskaraz gustura eta lasai ederrean aritzeko planetan bazabiltza edo euskara praktikatzeko beharrean dabilenari laguntzeko gogoz, aukera ezin hobea duzu. Izena emateko informazioa jarraian topatuko duzu.

http://solaslaguna.blogspot.com.es/