Saltoki aunitzek bat egin du merkataritza kanpaina berriarekin

Otsailean abiatu genuen Herrian eroski, euskaraz erosi kanpaina eta harrera hagitz ona izan da. Orotara 100 saltoki eta ostatutik gora eman dute izena kanpainan, eta zerrenda egunetik egunera hazten ari da. Bortzirietan 47 establezimenduk egin dute bat dagoeneko kanpainarekin. Atxekimendu berriak jaso ahala, behean erantsi dugun zerrenda eguneratuko dugu.
Argazki lehiaketa
Argazkiak zerrendan agertzen diren edozein saltoki edo ostatutan ateratzen ahal dira eta gaia “Euskara eta merkataritza” da. Argazkiak 638 529 785 telefonora bidali behar dira Whatsapp bidez. 150 € irabaziko ditu argazkirik onena ateratzen duen pertsonak eta bertzen horrenbertze argazki hori atera den saltoki edo ostatuak.
Animatu eta, herrian eta euskaraz erosi!

 

 

 

 

 

 

Kanpainari buruzko informazio gehiago