Solaslaguneko udaberriko agenda

Ikasturte osoan zehar Solaslaguneko kideak astero-astero elkartu dira, elkarrekin euskaraz aritzeko. Horrez gain hainbat ekintza osagarri egin dituzte, hala nola sagardotegia edota zahar etxeetara eta jubilatuen egoitzetara bisitak. Orain, ikasturtearen azken txanpan, ekitaldiz gainezka dator Solaslaguna. Baztan, Malerreka eta Bortzirietan Solaslagunaren proiektuan 100 lagun inguru dabiltza 2016-2017 ikasturtean. Halere, ekintza osagarri hauek parte hartzaileentzat ez ezik, gainerako herritar guztientzat irekiak dira.