Udalekuak astelehenean hasiko dira Arantzan, Beran eta Etxalarren

Uztailaren 3an, astelehenarekin, hasiko dira udaleku irekiak Arantzan, Beran eta Etxalarren eta uztailaren 28an bukatuko dira. Astelehenetik ortziralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara.

Arantzako udalekuak Arantzako Herri Eskolan izanen dira eta Etxalarkoak berriz, Eskola ttikian. Aurten, Berako udalekuak Labiaga Ikastolan izanen dira, Altzateko eraikinean. Berako udalekuetara joan behar diren haurrak, frontoi aldetik sartu beharko dira.