Euskaraldiaren aurkezpen arrakastatsua eta martxoaren 23rako deia

Heldu den martxoaren 23an, ortziralarekin, 17:00etatik aitzinera, Euskaraldia egitasmoa Bortzirietan antolatuko duen lan taldea bilduko da. Deialdi zabala da eta interesa duen edonor ongi etorria da. Bilera dinamizatua izanen da; gurean izanen dugu Euskaraldiko Nafarroako dinamizatzailea.

Martxoaren 23rako deialdia

Bortzirietan, Euskaraldiak bere ibilbidea modu arrakastatsuan hasi du. Joan den martxoaren 9an, Beralandeta bete zen Kike Amonarrizen aurkezpen solasaldirako. Herri, adin eta arlo ezberdinetako jendea elkartu zen bertan.