2018ko Udalekuak

Udalekuetan izen emateko epea zabalik maiatzaren 21etik aitzinera

Maiatzaren 21ean, astelehenarekin, irekiko da udalekuetan izen emateko epea, eta zabalik izanen da ekainaren 1a arte. Ohi bezala, udalekuetan 3-12 urte bitarteko neska-mutikoek izen ematen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan erroldatuak direnek edota bertako ikastetxeetan ikasten ari direnek (D eta B ereduetan). Herri bakoitzean taldea sortu ahal izateko gutxienez 8 neska-mutikok izen eman beharko dute.

Izen emateko bi bide daude:

  • Mankomunitateko web orriaren bidez: www.bortziriak.eus
  • Telefonoz: 948 634 125  / 680 650 650 (9:00-13:00).

Datak eta elkartzeko tokiak:

  • Uztailaren 2tik 27ra:

Arantzako Herri Eskolan

Berako Ricardo Baroja Ikastetxean

Etxalarko Eskola Ttikian

Igantziko Barazarrean

  • Uztailaren 16tik abuztuaren 10era

Lesakako Irain Ikastetxe Publikoan

Prezioak:

 4 aste   2 aste
Haur bat   90 €   50 €
Bi anai-arreba 150 €   80 €
Hiru anai-arreba 180 €   90 €

 

*Behar ekonomikoa dituzten familiek aipatutako tarifen %50a ordainduko dute. Horretarako, izena eman ondotik, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dira (948 635 036).

Udalekuei buruzko informazio gehiago.

Izen ematea