Musutruk: izan zaitez film honetako protagonista!

Joan den astean MUSUTRUK filmaren trailerra zabaldu genuen. Ez dago ordea Musutruk izeneko filmik. Izan ere, Musutruk Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuen kanpaina da herritarrak euskara ikastera eta hobetzera animatzeko. Irailaren 5ean aurkeztu dute kanpaina Malerrekako eta Bortzirietako alkate eta zinegotziek.

Argazkian ageri dira:

  • Ernesto Dominguez (Zubietako alkatea)
  • Mentxu Peña (Arantzako alkatea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria)
  • Mari Joxe Bereau (Iturengo alkatea)
  • Miguel Mari Irigoien (Etxalarko alkatea)
  • Marga Erdozain eta Pello Grazenea (Doneztebeko zinegotziak)
  • Juankar Unanua (Igantziko alkatea)

2016an Bortzirietako Euskara Mankomunitateak erabaki zuen euskara ikastea edo hobetzea doan izatea, 2018an Malerrekako Mankomunitateak ere erabaki bera hartu du.

Bi mankomunitateen ustez, Bortzirietan eta Malerrekan erroldatuta dauden biztanleek eskubidea dute bertako hizkuntza jakiteko, eta eskubide hori bermatzea erabaki dute horretarako baliabideak jarriz.

Bi eskualdeetan euskaraz dakien eta egunerokoan erabiltzen duen pertsona asko dago, baina ezagutza ez da unibertsala (%20k ez du ongi menperatzen); bi erakundeen ustez, oraindik pertsona askok ikasten ahal du euskaraz hitz egiten edo behintzat ulertzen.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak argi dute euskara jakiteak ateak irekitzen dituela eta bizi baldintzak hobetzen dituela.

IKASTAROEN INGURUKO INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA:

Bortzirietako Euskaltegia: Arretxea, 22 (Matxinbeltzenea). Lesaka. 948 637 796

Epea: Irailak 3-28

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAREN INGURUKO INFORMAZIOA:

Deialdia Euskara ikasleak 2018-2019