Aurten ere sakelako nahiz mahai gaineko egutegiak egin ditu mankomunitateak. Dagoeneko banatuak daude eta udaletan, osasun zerbitzuetan, liburutegietan, kultur etxeetan… eskuratzen ahal dira.
2018. urtea Joxan Artzeren heriotzaren urtea izan denez, haren irudia eta hitzak hartu dira egutegirako.
Ohi den bezala, egutegia mendialdeko euskara zerbitzu hauen artean argitaratu da: Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko udaletako euskara zerbitzua; Anue, imotz, Basaburua, Odieta eta Ultzamako udaletako euskara zerbitzua; Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko udaletako euskara zerbitzua; Baztango Udaleko euskara zerbitzua; Malerrekako Mankomunitateko euskara zerbitzua eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.