Euskarazko Produktuen Katalogoa etxeetan da

Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.200 ale banatu ditu mankomunitateak egunotan. Gehienak ikastetxeetan banatu dira, familia guztiek ale bana izanen dutela ziurtatuz. Hortik aparte, kultur etxeetan, liburutegietan eta liburu dendetan ere ale batzuk eskuratzen ahal dira.

Ohi bezala, katalogoak 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako euskarazko jostailu eta jokoak, liburuak, musika, DVDak, aplikazio informatikoak, komikiak eta aldizkariak jasotzen ditu, baita gurasoentzako aproposa den materiala ere. Aurten, berrikuntza modura, katalogoaren barrenean gometsak banatu dira, haurrek katalogoan gogokoak dituzten produktuak gometsen bidez marka ditzaten.

Katalogoa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat eta hainbat udalerritan banatzen da eta guztira 100.000 ale inguru banatzen dira paperean, Eguberrien aitzineko asteetan. Halere, katalogoa.eus web orria urte osoan kontsulta daiteke, eta bertan urtean zehar argitaratu diren produktu berriak ere ikus daitezke.

KATALOGOA_OSOA18-2019