Pauso eta Salto! gazteentzako udaleku ibiltaria antolatu du UEMAk

Usurbiletik Arantzarako ibilbidea eginen duen Pauso eta Salto! gazte topaketa antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Udalekuok ekainaren 26tik 30era izanen dira eta 14 eta 18 urteko gazteei zuzenduta dago. Izen ematea martxoaren 31a arte egin daiteke.

Elkar ezagutzeaz eta ongi pasatzeaz gain, elkargune horren xede nagusietako da nerabeak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea, kontzientziatzea, aktibatzea eta ahalduntzea, UEMAk azaldu duenez, “euskaraz bizi, sortu, elkarbanatu eta euskararen arnasa zabaltzeko agente bilaka daitezen”.

Pauso eta Salto! udaleku ibiltariaren inguruan UEMAk eginiko bideoa.

Honakoa izanen da lau eguneko ibilbidea:

1.eguna, asteazkena: Usurbil-Oiartzun.
2.eguna, osteguna: Oiartzun-Bera.
3.eguna, ostirala: Bera-Arantza.
4. eta 5. egunak, larunbata eta igandea: Arantza.

Izena emateko hiru modu daude:

– uema.eus webgunean
-943 816699 zenbakian
Diptikoan eskatzen den informazioa bete eta hona bidalita:
–>UEMA · Enparan kalea 1, 2a 20730 Azpeitia, Gipuzkoa
edo
–> hezkuntza@uema.eus

UEMA: “Euskarak eta gozamenak elkartuko gaitu bost egunez, Gipuzkoatik Nafarroarako bidean, udalerri euskadunetako 14-18 urte arteko gazteak. Topaketa ederra izango da aurtengoa!!!”