Udalekuetako begirale izan nahi duzu? – MEREZIMENDUEN ETA PROBEN AZKEN AKTA

Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia onartu du, batez ere udalekuetan lanean aritu behar duten begiraleen lanpostuak hornitzeko helburuarekin. Lan poltsa honetan izen emateko beharrezkoa da hamasei urte beteak izatea, DBHko titulazioa edo horren baliokidea izatea eta euskaraz jakitea.

Izen emateko epea maiatzaren 20tik 30era bitartean egonen da zabalik, eta eskaerak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan aurkeztu behar dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, eskaera orria bete behar da (erantsita doan inprimakiaren ereduari jarraituz), eta horrekin batera NANaren fotokopia konpultsatua, DBHko titulazioa edo baliokidea eta baloratzen ahal diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu behar dira.

Izangaiek ahozko proba bat egin beharko dute, 2019ko ekainaren 6an, Berako Beralandeta eraikinean, 12:00etatik hasita.

Deialdiari buruzko xehetasun guztiak eta izen emateko inprimakia:

Lehiaketaren fasea iraganik eta deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den proba eginik, hauxe da merezimenduen eta proben emaitzen azken akta: