Euskaraldiaren aurkezpena Iruñeko Zentral aretoan

Donostiako aurkezpenaren ondotik, azaroaren 23an, larunbata, aurkeztuko da Euskaraldiaren hurrengo edizioa Nafarroan. Aurkezpen ekitaldi hori Iruñeko Zentral aretoan izanen da, 11:00-13:30 bitarte.

Petti, Demode Quartet, Ibilbedi, pintxoak eta umorea izanen dira aurkezpen ekitaldi ireki honetan.

Ekimenaren bigarren edizioaren leloa dagoeneko ezagutarazi dute: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”. Irailean plazaratu zen Euskaraldiaren ikerketak (https://euskaraldia.eus/2018-ikerketa/) azaleratu zuen moduan, abiapuntu ona izan zuen ariketa sozial berritzaile honek, Euskaraldiak emaitza onak eman baitzituen; hala ere, eragina handitzeko gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritu behar dugula argi erakutsi zuen.

Garapen horri erantzunez Euskaraldiak egun gehiago izango ditu hurrengo edizioan: 15 egun izango ditu ariketak. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa burutuko dute Euskal Herri osoko ahobizi eta belarriprest-ek.