Gazteentzako SALTO! udalekuak Zumaiatik Lekeitiora

Ibiltaria izanen da aurten ere UEMAk antolatutako ekimena, ekainaren 29tik uztailaren 5era, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea eginen dute parte hartuko duten gazteek. Otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topeketen helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin.

Iazko 60 gaztek hartu zuten parte ekainaren 26tik 30era Usurbiletik Arantzara izan ziren udalekuetan. Ordukoa da honako bideotxo hau: