UEMAk merktaritza kanpaina osasun larrialdira egokitu du

Urtero maiatza aldean UEMAk merkataritza kanpaina egiten du. Aurtengoan, ezohiko egoeran gaudenez, kanpaina egokitzeko beharra ikusi dute. Izan ere, gure udalerrietako merkatarien eta ostalarien beharrak aldatu egin dira. Orain ari dira pixkanaka euren establezimenduak irekitzen eta, era beran, prebentzio neurriak betetzeko zein betearazteko lanean. Hori kontuan izanda, behar horiei erantzuteko euskarazko kartelen eskaintza prestatu dute (distantziak mantendu, eskuak garbitu…). Kanpainari buruzko informazio gehiago eta euskarri guztiak UEMAren webgunean lortzen ahal dira.

Horrez gain, ohiko zerbitzua eskaintzen ere jarraitzen dute.