Bai Euskarari Ziurtagiria dutenentzako dirulaguntza

Aurten ere mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateentzako dirulaguntza ematea onartu du.

Dirulaguntza jaso nahi duten entitateek urriaren 30era arteko epea izanen dute honako dokumentazioa mankomunitateari aurkezteko:

  • Eskaera orria behar den bezala beteta (eransten den ereduari jarraituta)
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteari 2020an ordaindutako faktura eta ordaindu izanaren agiria.
  • IFZ (NIF) txartelaren kopia.

Eskaera orria – Bai Euskarari 2020

Gainerako xehetasunak deialdian kontsulta daitezke:

Deialdia Bai Euskarari 2020