Euskararen kale erabilerak gora egin du Bortzirietan, baina helduen arteko elkarrizketetan erabilerak nabarmen egiten du beheiti.
2020ko irailaren 4an, ortziralearekin, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, 2019ko udazkenean Bortzirietan hizkuntzen kale erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren. Maialen Iñarra, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria, Lesakako Harriondoan izan zen emaitza eta ondorio nagusiak aletzen. Izan ere, bera arduratu zen 2019ko neurketa zuzentzeaz. Saioaren bukaeran, eta aurkeztutako emaitzen argitara, bertaratuek euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasun eta erronkei buruz gogoeta egin zuten. Bideo honetan, Maialen Iñarrak ikerketaren ondorio nagusiak laburbiltzen ditu, Bortzirietan euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasunak edo eragin eremuak agertzeaz bat.
Bigarren bideo honetan, emaitzen aurkezpenari dagokion zatia oso-osorik agertzen. Interesa duenak, bertan ikasi ahal izanen ditu Bortzirietako hizkuntzen kale erabilerari buruzko datu nagusiak.
Gaiak izan du oihartzunik tokiko hedabideetan.