Eguberrietan eskura behar den dokumentua

Eguberrietan Nafarroan sartu edo Nafarroatik atera nahi dutenek nahitaez autoan eraman beharko dute honako dokumentu hau, erantzukizun aitorpena egiteko balioko duena. Bertan bidaiariek datu hauek eman beharko dituzte: joan-etorria egiten duten pertsona guzien izen-deiturak, bidaiariek duten bizitokiaren helbidea eta bisitatuko duten senide edo hurbilekoaren helbidea, eta baita harremanetarako telefonoa ere.

Dokumentu honek abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra senideak edo hurbilekoak bisitatzeko balioko du.