Korrikaren 22. edizioa Amurrion hasiko da, martxoaren 31n, eta Donostian bukatuko, apirilaren 10ean. «HITZEKIN» da edizio honetarako hautatutako leloa, AEKren erranetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako». Antolatzaileek dagoeneko eman dute aurtengo kantuaren eta bideokliparen berri, eta aldi oro egiten duten omenaldia ere egin dute, kasu honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Hortaz, Korrika abiadura hartzen ari da, eta herri eta eskualde bakoitzean Korrika antolatzeari ekiteko garaia da.
Bortzirietan Korrika antolatzeko lehen bilera ilbeltzaren 26an eginen da, 18:00etan, Beralandetan. Ohi bezala, batzorde honetan herri guzietako euskaltzaleek parte hartzea da helburua, eta lehen bilera hau irekia izanen da.