Zer da era.eus? Honatx azalpen bideoa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak era.eus webgunea ezagutzera emateko bideoa prestatu du, eskualdeko gurasoek webgune horrek eskaintzen dituen edukiak, baliabideak eta aukerak modu atseginean erakutsiz.

Zer da era.eus?

Webgune honen helburua da euskaraz ikasten duten 12 urte bitarteko haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea eta seme-alaben ikas-prozesua osatzea. Izan ere, haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, erraterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

Webgune hau Nafarroako hainbat udal eta mankomunitatetako euskara zerbitzuek elkarlanean sortu eta garatutakoa da. Tartean da Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere.