Irakaslea behar dute Bortzirietako Euskaltegian

Bortzirietako IKA euskaltegiak euskara-irakaslea behar du ordezkapen bat egiteko 2022-23 ikasturte osorako.

Izangaiek curriculuma bidali beharko dute ekainaren 23a baino lehen bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus helbidera edo euskaltegiko egoitzara bertaratu beharko dira (Matxinbeltzenea, Arretxea 22, Lesaka).

Honako hau eskatzen da: EGA titulua (edo baliokidea), komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna, B1 gidabaimena eta autoa. Euskara-irakasle lanean eskarmentua, glotodidaktika ezagutzak eta unibertsitate mailako ikasketak ere baloratuko dira.