Dirulaguntza hitzarmenak berritu ditu mankomunitateak hainbat entitaterekin

Mankomunitateak hainbat entitaterekin dituen dirulaguntza hitzarmenak berritzea erabaki zuen Batzorde Erabakitzaileak, otsailaren 2an egindako bileran. Hain zuzen ere bortz erakundeokin ditu sinatuak hitzarmenak: Bortzirietako Euskaltegia, Xorroxin Kultur Elkartea, Ttipi-ttapa Fundazioa, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Garabide Elkartea.

Aurten hitzartutako dirulaguntzak % 3 igotzea erabaki du batzordeak. Horrela, 2023an eman beharreko dirulaguntzen kopuruak honakoak izanen dira:

Bortzirietako Euskaltegia 32.135,75 €
Garabide Elkartea 1.575,90 €
Nafarroako Bertsozale Elkartea 12.397,08 €
Ttipi-ttapa Fundazioa 32.688,37 €
Xorroxin Kultur Elkartea 15.759,00 €

Hitzarmen hauek mankomunitateak 2023-2025 aldirako onartua duen dirulaguntzen plan estrategikoaren baitan aurreikusiak daude.

Sinatutako hitzarmenak: