Zaintzaileentzako oinarrizko euskara ikastaroa abian

Otsailaren 24an hasi zen adinekoak eta menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten langile erdaldunentzako euskara ikastaroa. Horren bidez, euskararekiko lehen hurbilpena izanen dute parte-hartzaileek, eta euskarazko oinarrizko beharrei erantzuteko baliabideak landuko dituzte.

Ikastaroak 30 orduko iraupena izanen du, eta apirilaren 4an akabatuko da. Lesakako Andra Mari Zahar Etxeak utzitako gela batean hartzen dituzte eskolak zaintzako langileek.