Udaleku itxietan izen emateko aukerak zabalik

Aurten ere hamaika aukera izanen dituzte neska-mutikoek udalekuetara joateko. Ohiko udalekuak edo udaleku tematikoak topatuko dituzte, gehienetan 7-10 eguneko egonaldiak, eta kasu guzietan lagun berriekin esperientziak partekatzeko aukera paregabeak.

Nafarroako Euskara Zerbitzuek euskarazko udalekuen bilduma prestatu dugu, familiek informazio guzia batera eta eskuragarri izateko. Batetik, 6-12 urte bitarteko (LH) neska-mutikoentzako eskaintza dago, eta, bertzetik, 12-16 urte bitartekoentzako (DBH) informazioa:

Udaleku bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak dira, eta izen emateko epeak eta baldintzak ere aldatu egiten dira batetik bertzera. Hortaz, informazio eguneratua hemen topatu daiteke.

Aurten berriz udalekuetara!